Berriak
Atzealdea San Silbestre krosean parte hartu nahi duten LH1 eta LH6 bitarteko haurrek formulario bidez eman behar dute izena
Abenduaren 30era bitartean zabalik izango dute izena emateko aukera eta albiste honetan duzue formulariorako lotura
2024·12·20

Abenduaren 31n San Silbestre krosa egingo da 16:00etatik aurrera plazan. Maila ezberdinetako lasterketak egingo dira eta LH1 eta LH6 bitarteko haurrek formulario bidez eman behar dute izena. Lotura honetan aurkituko duzue formularioa eta abenduaren 30a izango da azken eguna.
Helduek kultur etxean eman behar dute izena eta abenduaren 23a izango da azken eguna.