Berriak
Atzealdea
Santosen omenezko futbol txapelketan parte hartzeko izena emateko epea apirilaren 22an itxiko da
Iskiña eta Hilario Berri eman daiteke izena eta taldeko 30 euro ordaindu beharko dira
2022·04·13
Aurten ere egingo da Santoxen omenezko futbol txapelketa. Alegian izen eta izan handia duen txapelketa da eta 2022ko ekitaldia prestatzen ari dira antolatzaileak. Apirilaren 22ra bitartean eman ahal izango dute izena parte hartu nahi duten taldeek. Iskiña eta Hilario Berri tabernetan eman daiteke izena eta talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu izena ematerako unean. Horrekin batera, taldearen izena eta harremanetarako telefono bat ere eman beharko dira.