Berriak

Atzealdea Sare sozialen erabilerari buruzko hitzaldiak izango dira gurasoentzat azaroaren 14ean eta 16an

Kultur etxean izango dira 17:30etik 19:00etara eta Aralarpean guraso elkarteak antolatu ditu, Baikara elkartearekin elkarlanean

2017·11·07


Aralarpean guraso elkarteak martxan duen Guraso Eskola ekimenaren barruan, sare sozialen erabilerari buruzko hitzaldiak izango dira gurasoentzat datorren azaroaren 14an, asteartea, eta 16an, osteguna. Guraso elkartea bera eta Baikara elkartea dira ekimen honen antolatzaileak. Seme-alabengan sare sozialen erabilera zuzena sustatzea izango da hitzaldi horien gaia eta horrekin lotura duten hainbat puntu landuko dira.

Hasteko, gaiaren aurkezpen orokor bat egingo da hitzaldira bertaratzen direnak gaira hurbiltzeko helburuarekin. Ondoren, pribatutasuna eta identitate digitalari buruz jardungo dira. Jarraian sare sozialek dituzten onuren eta arriskuen inguruan hitz egingo da eta azkenik, gurasoek gaiaren inguruan egin dezaketenaren inguruan hausnarketa egingo da.

Hitzaldiak 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko dira eta antolatzaileek gurasoei bertaratzeko gonbitea luzatzen diete, gaurkotasunean hain txertatuta dagoen gaiaren inguruan ezagutza zabaltzeko.