Berriak

Atzealdea Sei partidetan sei garaipen lortu zituzten Intxurreko futbolariek asteburuan

Ostegunean kadete mailako taldearen partida jokatuko da Elorri zelaian ostegunean 11:00etan

2018·12·03


Intxurreko futbolarientzat oparoa izan zen aurreko jardunaldia. Jokaturiko sei partidak irabaztea lortu zuten eta horrez gain, lau talde euren multzoetako lidertzan dira. Gizonezkoen erregional mailako taldeak 4 eta 1 irabazi zion Astigarragako Mundarrori eta bosgarren postuan kokatu dira ostegunean 17:30ean laugarren dagoen Axularri bisita egin aurretik. Gorengoen mailako neskek 0 eta 1 irabazi zuten Oiartzunen. Garaipen berri honekin bederatzi puntu dituzten eta Urnieta liderraren zelaian ariko dira asteazkenean 19:00etan. Jubenil mutilek 3 eta 2 irabazi zioten orain arte lidertzan zen Danenari eta beraiek hartu dute sailkapeneko lehen postu hori. Hirugarren dagoen Lazkaoren zelaian ariko dira larunbatean 18:15ean eta lidertza sendotzea izango dute helburu. Kadeteek ere lehen postuari eustea izango dute helburu ostegunean 11:00etan etxean Billabonaren aurka izango duten lehian. Iragan asteburuan 0 eta 5 irabazi zuten Idiazabalen.

Infantiletan, Aralar Intxurreko nesken taldeak garaipen oso erosoa lortu zuen Danenaren zelaian. Bigarren postuan daude eta asteburuan atsedena izango dute. Mutiletan, Aralar Intxurre A taldeak 5eta 0 irabazi zion Udarregi Usurbili. Lidertzan dira eta Andoainen jokatuko dute Euskaldunaren aurka ostegunean 9:30ean. Maila bereko beste taldeak atsedena izan zuen iragan astean eta Internacionalen zelaian jokatuko dute igandean 9:30ean.