Berriak
Atzealdea Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak 0-4 urte tartera zabaldu dira
2026·07·24
Eusko Jaurlaritzak seme-alabak dituzten familientzako laguntzak emateko adin tartea zabaldu du. Orain arte 0-3 adin tartera mugatzen ziren laguntzak eta orain 0-4 adin tarteraino hedatuko dira. Eskaerak aurkezteko epea zabalik da eta segidan dituzue eskaerak aurkezteko jarraibideak:
-2026/07/02tik aurrera eska daiteke.
-0-3 laguntza kobratzen ari bazara: hura amaitu arte, hau da, seme-alabak 3 urte bete arte eta hurrengo hilean 0-4 laguntza handitzeko eskaera aurkeztu ahal izango da. EZ LEHENAGO, epez kanpo egiteagatik ukatuko da. Hurrengo 6 hilabeteetan egiten baduzu, aitortuta dagoen azken hilabetetik aurrera kobratuko da, bestela, eskaera egin den hilabetetik aurrera.
-3-7 laguntza kobratzen ari bazara: seme-alaba horrentzako 0-4 luzapena badagokizu, aurkeztu beste 0-4 eskaera bat 4 urte bete aurreko hilera arte 100,-€/hil gehiago jasotzeko.
-Kasu guztietan eskabide berria aurkeztu beharko da. Laguntza EZ da automatikoko handituko.
-2026/01/01ean 0-3 laguntza bukatuta bazegoen (edo ez bazenuen inoz jaso) eta baldintzak betetzen badituzu, 0-4 eskaera aurkeztu beharko duzu. 2026/12/31 arte aurkezten baduzu,
2026/01/01etik aurrera (edo dagokion datan) onartuko da.
DATA GARRANTZITSUAK:
-ESKAERA: 2026/07/02tik aurrera.
-ATZERAERAGINEZKO ONDORIOAK: 2026/01/01etik aurrera.
-ATZERAERAGINEZKO ONDORIOAK AITORTZEKO: eskabidea 2026/12/31 baino lehen
aurkeztu behar da.
KONTAKTUA:
Eusko Jaurlaritzako telefonoa: 012 / 945 01 80 00
Helbidea: Andia 13 Donostia (aurretiko zita)
E-posta: umeak@euskadi.eus
Alegiako Udala - Gizarte zerbitzuak
Telefonoa: 943-65 47 68 (aurretiko hitzordua)
E-posta: gizarte@alegia.eus