Berriak

Atzealdea Sutargik osasun materialak muntatzen ikasteko ikastaro bat antolatu du ezgaitasunen bat duten pertsonentzat

Irailaren 11n hasiko da eta parte hartu nahi dutenek enpresarekin harremanetan jarri behar dute izena emateko

2023·09·01


Sutargi enpresak ‘Gela zurian osasun erabilerarako materialak muntatzea’ ikastaroa antolatu du. Irailaren 11n hasiko da ikastaroa eta azaroaren 27ra bitartean luzatuko da. Ikastaro hori desgaitasun ziurtagiria duten pertsona langabeei zuzenduta dago. Lanbidek diruz laguntzen du eta aurreko ikasturteetako enplegagarritasuna %85ekoa da.

Sutargik ezgaitasun psikiko, fisiko edo sentsorialen bat duten eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lan txertatzea eta integrazio soziala ditu helburu. Horretarako, lan eskaintza, formakuntza eta jarraipena sustatzen ditu. Enplegagarritasunerako formakuntza programa ezberdinak eskaintzen dituzte, konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialen hobekuntzarako ezinbesteko elementua den pertsonen lan txertatze eta mantentzeari begira.

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek edo inguruan aipatu profila duen pertsonaren bat dutenek, Sutargirekin jarri behar dute harremanetan. forkamuntza@sutargi.eus helbidera idatzi daiteke edo 607 158 932 telefonora deitu daiteke.