Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 12an
2019·02·27

Sutarri dantza taldeak 20 urte beteko ditu aurten eta urtemuga hain seinalatua ospatze aldera, festa berezi bat ospatuko dute maiatzaren 12an, igandea. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta kalejira, bazkaria eta erromeria izango dira, beste hainbat ekitaldiren artean. Egingo den kalejira berezi horretan ahali eta herritar gehienek parte hartzea nahi dute Sutarri taldekoek. Dantzariak, dantzari ohiak, behin ere dantzan aritu ez direnak… Guztiek izango dute lekua eta kalejira horretako dantzak prestatzeko, lau saio egingo dituzte apirilaren 1ean, 8an, 26an eta maiatzaren 6an 20:00etatik 21:00etara. Interesatuek izena eman beharko dute eta epe hori inauterien ondoren zabalduko da kultur etxean, martxoaren 11tik 22ra.