Berriak

Sutarri dantza taldeak 2021-2022 ikasturterako matrikula epea zabalduko du maiatzaren 31tik ekainaren 11ra

Dantza taldearen posta elektronikora idatzita edo kultur etxean jaso ahal izango da izena emateko orria

2021·05·28


Sutarri dantza taldeak maiatzaren 31n, astelehena, zabalduko du 2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea. 2016tik aurrera jaiotakoek eman ahal izango dute izena eta ekainaren 11, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Izena emateko interesa dutenek bi modutara lortu ahal izango dute inskripzio orria. Batetik, sutarridantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, izena emateko orria jasoko duzue bueltan. Bestetik, kultur etxean ere jaso ahal izango da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etik 20:00etarako ordutegian.