Berriak

Atzealdea Sutarri dantza taldeak argitaratu ditu datorren ikasturteko zerrendak eta ordutegiak

Kultur etxean egongo dira ikusgai eta ikasturteari irailaren 11n emango zaio hasiera

2017·07·03


Sutarri dantza taldeak etengabe jarraitzen du lanean. Duela aste batzuk amaitu berri den ikasturteko azken emanaldia eskaini zuten eta jada aurreratuta dituzte 2017-2018 ikasturteari begira egin beharreko hainbat lan. Horien arten, irailean hasiko den kurtsoko zerrendak eta ordutegiak prestatzea aurkitzen da eta informazio hori kultur etxean kontsultatu liteke. Bertan egongo da ikusgai hala nahi duen ororentzat eta ikasturteari datorren irailaren 11n emango diote hasiera.