Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du ostiralean Elorri pilotalekuan
22:00etan hasiko da eta urtean zehar landutakoa jendaurrean erakutsi ahal izango dute taldekoek
2024·06·03
Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du ekainaren 7an, ostirala, 22:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Dantza taldea 25. urteurrena ospatzen ari da eta bertako partaideek ikasturtean zehar landutakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute. Bide batez, Kabia kultur kabinan Sutarriren mende laurdeneko ibilbidea laburtzen duen argazki erakusketa ikusi daitekeela gogorarazten da.