Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ekainaren 9an
Elorri pilotalekuan izango da emanaldia 22:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da
2023·06·07
Sutarri dantza taldeak 2022-2023 ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean, ekainak 9. Elorri pilotalekuan izango da eta dantza taldeko 77 kide irtengo dira oholtzara bederatzi taldetan banatuta. Dantza tradizionalak eta garaikideak uztartuko dituzte eta modu horretan agurtuko dute ikasturtea.
22:00etan hasiko den emanaldiko sarrera doakoa izango da eta dantza taldetik herritarrak bertaratzera gonbidatu nahi dituzte.