Berriak

Atzealdea Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean 22:00etan Elorri pilotalekuan

Adin eta maila ezberdinetako partaideek urtean zehar landutakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute

2026·06·08


Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean, ekainak 12, 22:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Emanaldi berezia izango da eta ikasturte osoan zehar landutakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute dantza taldeko kideek. Emanaldian zehar adin eta maila ezberdinetako taldeek euskal dantzak eskainiko dituzte tradizioa, musika eta eta talde lana uztartuz. Ekitaldiaren helburua dantzaren bidez herriko kultura eta ondarea bizirik mantentzeko egiten den lanaren lagin bat erakustea izango da. Herritar guztiak emanaldira gonbidatuta daude.