Berriak

Atzealdea Sutarri dantza taldeak plaza dantza ikastaroa eskainiko du urtarriletik martxora bitartean asteartetan

16 urtetik gorakoentzat izango da eta abenduaren 14tik 28ra eman daiteke izena kultur etxean edo whatsapp bidez

2023·12·11


Sutarri dantza taldeak plaza dantza (fandangoa, arin-arina…) ikastaro bat eskainiko du urtarrilaren 9tik martxoaren 26ra bitartean. Saioak asteartetan izango dira 19:30etik 20:30era eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Gutxienez sei pertsonako taldea osatu beharko da ikastaroa egin ahal izateko eta 60 euroko prezioa izango du. Izena emateko epea abenduaren 14tik 28ra egongo da zabalik. Interesatuek kultur etxean edo 616 64 84 13 telefonora whatsapp mezua bidalita eman dezakete izena.

Zenbaki saritua 971

Sutarrik egin duen gabonetako zenbaki saritua 971 izan da. Irabazlea ez bada agertzen, urtarrilaren 4an beste zozketa bat egingo da.