Berriak
Atzealdea

Sutarri dantza taldeak plaza dantza ikastaroa eskainiko du urtarriletik martxora bitartean asteazkenetan

16 urtetik gorakoentzat izango da eta abenduaren 12tik 23ra eman daiteke izena kultur etxean edo whatsapp bidez

2022·12·07


Sutarri dantza taldeak plaza dantza (fandangoa, arin-arina…) ikastaro bat eskainiko du urtarrilaren 9tik martxoaren 30era bitartean. Saioak asteazkenetan izango dira 19:00etatik 20:00etara eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Gutxienez sei pertsonako taldea osatu beharko da ikastaroa egin ahal izateko eta 60 euroko prezioa izango du. Izena emateko epea abenduaren 12tik 23ra egongo da zabalik. Interesatuek kultur etxean edo 616 64 84 13 telefonora whatsapp mezua bidalita eman dezakete izena.