Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2018an eta 2019an jaiotakoentzat
2023·04·12

Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2018an eta 2019an jaiotako haurrentzat. Saioak ostegunetan izango dira 16:00etatik 17:00etara kultur etxean eta apirilaren 20tik maiatzaren 25era luzatuko da. Guztira sei saio izango dira eta ikastaroaren amaieran emanaldi bat eskainiko dute. Ekainaren 1ean izango da 17:00etab kultur etxean bertan.
Tailer horretan izena eman nahi dutenek apirilaren kultur etxean edo whatsapp bidez egin dezakete. Whatsapp bidez egiten dutenek 616 64 84 13 telefono zenbakira mezu bat bidali behar dute izen-abizenak, jaiotze urtea eta telefono zenbaki bat jarrita.
Izena ematerakoan 25 euroko ordainketa egin behar da umearen izena jarrita Sutarri dantza taldearen ondoko kontu zenbakian: KUTXABANK-ES97-2095-5020-00-9116808114.
Izena emateko azken eguna apirilaren 17a izango da.