Berriak

Atzealdea Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2020an eta 2021ean jaiotakoentzat

Izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da eta 25 euroko prezioa izango du

2025·03·24


Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2020an eta 2021ean jaiotako haurrentzat. Saioak asteazkenetan izango dira 16:00etatik 17:00etara kultur etxean eta apirilaren 30etik ekainaren 4ra luzatuko da. Guztira sei saio izango dira eta ikastaroaren amaieran emanaldi bat eskainiko dute. Ekainaren 5ean izango da 17:00etan kultur etxean bertan.
Tailer horretan izena eman nahi dutenek apirilaren 10era bitartean eman dezakete kultur etxean edo whatsapp bidez egin dezakete. Whatsapp bidez egiten dutenek 616 64 84 13 telefono zenbakira mezu bat bidali behar dute izen-abizenak, jaiotze urtea eta telefono zenbaki bat jarrita.
Izena ematerakoan 25 euroko ordainketa egin behar da umearen izena jarrita Sutarri dantza taldearen ondoko kontu zenbakian: KUTXABANK-ES97-2095-5020-00-9116808114.