Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2021an eta 2022an jaiotakoentzat
2026·03·16

Sutarri dantza taldeak tailer bat antolatu du 2021an eta 2022an jaiotako haurrentzat. Saioak asteazkenetan izango dira 16:00etatik 17:00etara kultur etxean eta apirilaren 15etik maiatzaren 13ra luzatuko da. Guztira bost saio izango dira eta ikastaroaren amaieran emanaldi bat eskainiko dute. Maiatzaren 14an izango da 17:00etan kultur etxean bertan.
Tailer horretan izena eman nahi dutenek martxoaren 30era bitartean eman dezakete kultur etxean edo whatsapp bidez. Whatsapp bidez egiten dutenek 616 64 84 13 telefono zenbakira mezu bat bidali behar dute izen-abizenak, jaiotze urtea eta telefono zenbaki bat jarrita.
Izena ematerakoan 25 euroko ordainketa egin behar da umearen izena jarrita Sutarri dantza taldearen ondoko kontu zenbakian: KUTXABANK-ES97-2095-5020-00-9116808114.