Berriak
Atzealdea
Sutarri dantza taldeak talo postua jarriko du ostiralean plazan
19:00etatik 21:00etara egongo da postua
2022·11·23
Sutarri dantza taldeak talo postua jarriko du ostiralean, azaroak 25, 19:00etatik 21:00etara plazan. Bide batez, gogorarazi nahi da egun horretan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta Eztanda talde feministak kontzentrazio bat deitu duela plazan 19:00etarako. Ondoren, bertso poteoa izango da Maddi Aiestaran eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Udalak herritarral ekitaldi hauekin bat egitera animatu nahi ditu.