Berriak
Atzealdea Sutarri dantza taldeak Udaberriko Emanaldia eskainiko du ostiralean zinean
20:00etan hasiko da zinean eta sarrera doakoa izango da
2025·03·24
Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du martxoaren 28an, ostirala, zinean. 20:00etan hasiko da eta Udaberriko Emanaldia izenburua jarriko diote. Taldea osatzen duten adin ezberdinetako dantzariak oholtzan ikusteko aukera izango da eta sarrera doakoa izango da.