Berriak

Sutarri dantza taldeak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 22ra bitartean

Bost urtetik gorakoek eman dezakete izena eta whatsapp zein posta elektroniko bidez egin daiteke

2020·06·04


Sutarri dantza taldeak zabalik du 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Ekainaren 22a, astelehena, izango da azken eguna eta bost urtetik gorakoek eman dezakete izena, 2015era bitartean jaiotakoek. Izena emateko bi modu eskaintzen ditu dantza taldeak. Batetik 616 64 84 13 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidali daiteke eta bestetik, sutarridantzataldea@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. Bi kasuetan, idazten den mezuan, izen-abizenak, jaiotze urtea eta harremanetarako telefono bat zehaztu beharko dira.