Berriak

Sutarri dantza taldeak zabalik du 2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Ekainaren 21a izango da izena emateko azken eguna eta bost urtetik gorakoei zuzenduta dago

2024·06·10


Sutarri dantza taldeak zabalik du gaurtik 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea. Bost urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, 2019tik aurrera jaiotakoek, eta ekainaren 21a, ostirala, izango da azken eguna. Izena eman nahi dutenek izena emateko orria bete dezakete kultur etxean edo 616 648 413 telefonora whatsapp mezu bat bidalita eskatu dezakete. Inguruko herrietako pertsonentzat ere zabalik dago izena emateko aukera.