Berriak

Atzealdea Sutarri dantza taldeak zabalik du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Ekainaren 30a izango da izena emateko azken eguna eta bost urtetik gorakoei zuzenduta dago

2025·06·16


Sutarri dantza taldeak zabalik du gaurtik 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea. Bost urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, 2020tik aurrera jaiotakoek, eta ekainaren 30a, astelehena, izango da azken eguna. Aurten izena emanda egon direnei modu automatikoan berrituko zaie matrikula, baja emateko eskaera egin ezean. Izena eman nahi duten kide berriek izena emateko orria bete dezakete kultur etxean edo 616 648 413 telefonora whatsapp mezu bat bidalita eskatu dezakete. Inguruko herrietako pertsonentzat ere zabalik dago izena emateko aukera.