Berriak

Atzealdea Teknologiaren erabileraren inguruan hausnarketa egiteko mahai ingurua antolatu du ‘Altxa burua’ ekimenak urriaren 19an Tolosan

Tolosako Samaniego, Herrikide eta Laskorain ikastetxeek sustaturiko ekimena da eta 18:30ean hasiko da Topicen

2022·10·17


‘Altxa burua’ ekimenak, Tolosako udalaren laguntzaz, teknologiaren erabileraren inguruan hausnartzeko mahai inguru bat antolatu du urriaren 19rako. Ekimen hau, Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoek bultzatutakoa da, Herrikide, Samaniego eta Laskorain ikastetxeak.

Mahai inguruan hiru adituk hartuko dute parte: Telmo Lazkano, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta No Phone Challenge proiektuaren sortzailea; Jon Bustillo, EHUko ikerlaria eta irakaslea; eta Miren Ros, Hezitzailea. Mahai inguruan ondoko gaiak landuko dira: teknologiek nola eragiten duten helduongan eta gure seme-alabengan, guztion artean zer egin dezakegun edo nola jardun dezakegun eztabaidatzeko eta hausnartzeko asmoz.

Mahai ingurua urriaren 19an, asteazkena, izango da Tolosako Topic museoko aretoan 18:30etik aurrera.