Berriak

Telefono bidezko argi eta elektrizitate eskaintza baten inguruko ustezko iruzur saiakeren berri eman du Tolosaldeko Kontsumo Bulegoak

NAN eta kontu korronte zenbakiak eskatzen dituzte eta herritarrei antzeko deiak jasoz gero, datuak ez direla eman behar gogorarazi nahi zaie

2020·11·19


Tolosaldeko Kontsumo Bulegoak telefono bidezko balizko iruzur saiakera baten berri izan du. Eskualdeko hainbat herritarrek argi eta elektrizitate eskaintza bat eginez telefono dei bat jaso dute eta deitzen dutenek, NAN eta kontu korronte zenbakiak eskatu dizkiete, beste hainbat daturen artean. Herritarrei gogorarazi nahi zaie, antzeko deiren bat jasotzen badute, ez dela inolako daturik eman behar. Ez behintzat, norekin hitz egiten ari garen ziurtasunez jakin gabe, eta kontratatuko dugunaren aurretiazko froga idatzirik izan gabe. Horrelako deiak jasotzen dituztenei Udalera edo Tolosaldeko Kontsumo Bulegoan jakinarazteko eskatzen zaie.