Berriak

The Funes Troup taldearen ‘Aukerak’ antzezlanak eman dio amaiera udako kultur egitarauari

Azken emanaldi horretan herritar ugari elkartu zen Kalebeherako parkeko pilotalekuan

2021·07·22


40 egun eta hamaika ekitaldi. Horiek izan dira udako kultur egitarauak utzi dituen zenbakietako batzuk. Ekainaren 11n hasitako egitarauak atzo arratsaldean izan zuen amaiera The Funes Troup taldearen ‘Aukerak’ antzezlanarekin. Kalebeherako parkeko pilotalekuan eskaini zen antzezlanak herritar ugari elkartu zituen bertan eta tarte atsegin bat igarotzeko aukera izan zuten.

Gauzak horrela, amaitu da udako egitaraua. Udaleko Kultura sailak balorazio sakonago bat egingo du datozen egunetan baina orokorrean herritarren aldetik erantzun oso ona jaso da. Horrenbestean, herritarrei eskerrak eman nahi zaizkie ekintzetan parte hartzeagatik eta lehen aldiz gonbidapenekin funtzionatze horretan izan duten ulermenagatik.

Argazkia: Patxi Renobales