Berriak
Atzealdea Tokiko Energia Komunitatean aurreinskripzioa egin daiteke jada
2023·02·27

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Alegiako Udala elkarlanean ari dira herrian Tokiko Energia Komunitate bat sortzeko. Egitasmoan interesa izan dezaketen herritarrek jada egin dezakete aurreinskripzioa, lotura honetan. Orain arte ez da informazio askorik zabaldu baina proiektua gizarteratze fasean da eta martxoaren 13an, astelehena, bilera informatibo ireki bat egingo da kutur etxean 18:30ean. Egitasmoaren arduradunek energia komunitateen inguruko xehetasun guztiak emango dituzte eta bertaratzen diren herritarrek ere dituzten zalantzak eta galderak egiteko aukera izango dute.
Tokiko Energia Komunitateen inguruko informazio guztia, lotura honetan.