Berriak
Atzealdea Tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerroarekin bat egin du Udalak
Interesatuek ostiralera bitarteko epea izango dute laguntza horiek jasotzeko eskaerak egiteko
2020·06·24
Gipuzkoako Foru Aldundiak COVID-19ak gogor jo dituen tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntza lerro bat argitaratu du. Alegiako Udalak, herrian sektore horien jarduerari bultzada bat emateko helburuarekin, bat egin du laguntza lerro horiekin. Interesatuek ekainaren 26ra bitartean egin ahal izango dituzte eskaerak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den deialdia lotura honetan kontsultatu daiteke.