Berriak

Atzealdea Tolosako inauterietara joan-etorria egiteko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Renfek eta Lurraldebusek

Autobusek Santa Klaran izango dute geraleku bakarra eta bi garraiobideek gauez ere eskainiko dute zerbitzua hainbat egunetan

2025·02·26


Bihartik asteartera ospatuko diren Tolosako inauteriei begira, Renfek eta Lurraldebusek tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte datozen egunetan. Jarraian duzue zerbitzu berezi horien inguruko informazioa.
LURRALDEBUS
-Tolosatik Amezketara doazen autobusek Santa Klaran (Zumardi txikiaren alboan) izango dute geraleku bakarra otsailaren 8ko 12:15etik otsailaren 14ko 09:00ak arte.
-Ostegunean, larunbatean, igandean eta astelehenean gaueko zerbitzuak izango dira. 23:30ean, 01:00ean eta 02:30ean abiatuko dira Santa Klaratik.

RENFE

-Igandean, astelehenean eta asteartean eguneko zerbitzua indartuko da. Ordutegiak:
Martxoak 2 igandea
Martxoak 3 astelehena
Martxoak 4 asteartea
-Igandetik astelehenerako gauean eta astelehenetik astearterakoan, 01:30ean, 03:30ean eta 05:35ean Alegian geldialdia duten tren zerbitzuak eskainiko dira.