Berriak

Atzealdea Tolosako Inmakulada ikastetxean menpekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioen inguruko ikastaro bat eskainiko du langabeentzat

Ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira saioak eta interesatuek ikastetxera deitu edo idatzi behar dute

2024·09·20


Gizarte erakundeetan menpekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioari buruzko ikastaro bat eskainiko du Tolosako Inmakulada Lanbide ikastetxeak urrian. Langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da eta saioak ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira. Interesatuek ikastetxearekin jarri behar dute harremanetan 943 67 36 29 zenbakira deituta edo formazioa@inmakuladatolosa.eus helbidera idatzita.