Berriak
Atzealdea Tolosako Inmakulada ikastetxeak menpekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioen inguruko ikastaro bat eskainiko du langabeentzat otsailetik aurrera
Saioak arratsaldez izango dira eta interesatuek ikastetxearekin harremanetan jarri behar dute
2025·01·29
Gizarte erakundeetan menpekotasuna duten pertsonen arreta soziosanitarioari buruzko ikastaro bat eskainiko du Tolosako Inmakulada Lanbide ikastetxeak otsailaren 10etik aurrera. Langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da eta saioak arratsaldetan eta izango dira. Interesatuek ikastetxearekin jarri behar dute harremanetan 943 67 36 29 zenbakira deituta edo formazioa@inmakuladatolosa.eus helbidera idatzita.