Berriak
Atzealdea Tolosako Udalak datozen egunetan Tolosara ez joateko eskatu die inguruko herrietako herritarrei
2021·02·09
Tolosako Udalak datozen egunetan bertara ez joateko deia egin die inguruko herrietako biztanleei. Pandemiak eragotzi izan ez balu, inauteriak ospatuko ziren ostegunetik asteartera eta data seinalatu horiek eragin ditzaketen jende pilaketen aurrean, Tolosara ez joateko eskatu dute, ez baita inolako ospakizunik izango.
Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 25ean indarrean jarri zuen dekretuak debekatu egiten du norbere herritik ateratzea, justifikaturiko arrazoi batengatik ez bada. Neurri hori indarrean egon arren, Tolosako Udalak eskaera hori gogorarazi nahi izan die inguruko herrietako biztanleei.