Berriak
Atzealdea Tolosaldea Garatzenek Excel aurreratuaren hiru jardunaldi eskainiko ditu
2023·05·15
Tolosaldea Garatzenek Excel aurreratuaren 3 jardunaldi eskainiko ditu maiatzean. Saio bakoitzean gai ezberdinak jorratuko dira, elkarrekiko independienteak izango direnak. Maiatzaren 18an, 25ean eta 31n izango dira saio horiek Lehiberri zentroan 9:00etatik 13;00era eta interesatuek lotura honetan eman dezakete izena. Segidan duzue egitaraua.
1 MODULUA: Maiatzak 18
• Desplazamendu eta hautapen eraginkorrak.
• Orrien babesa
• Datuen balioestea
• Antolaketa eta filtro aurreratuak
2. MODULUA: Maiatzak 25
• Batuketa aurreratua
• Dinamika taulak
3. MODULUA: Maiatzak 31
• Egun eta orduekin eragiketak
• Testuen erabilera.
• Estatistikak
• Funtzio logikoak
• Bilaketa aurreratuak.
• Baldintzapeko formatuak.