Berriak
2021·02·26
Hilabeteroko ohiko formazio eskaintzaz gain, bi kolektiborekin lanketa zehatzago eta sakonagoa egiteko programak abiatuko dira martxoan, Tolosaldea Garatzenen eskutik.
HAZILAN
Konpetentzia sozioprofesionalak garatzeko formazioa eta praktikak enpresetan
Prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Horretarako, hiru esparrutan egiten da lan: oinarrizko konpetentzia sozioprofesionalen formazioan, enplegu bilaketarako eta lan-aktibaziorako prestakuntzan, eta lan esperientzia errealean.
Askotarikoak izan daitezke gazte horien profilak: lanik gabe daudenak, beren ikasketekin bat datorren lanpostu baten bila dabiltzanak, edo lanean egonda, beren baldintzak hobetu nahi dituztenak. Guztiek goi-mailako ikasketak edo ikasketa horiek homologatze bidean izan beharko dituzte parte hartu ahal izateko.
2021eko lehen taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta lan@tolosaldea.eus helbidera idatzita edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Hazilanen gunean datuak beteta eman ahal izango da izena. Doakoa da. Martxoaren 15ean hasiko da lanean taldea, eta bi fasetan banatuko da prestakuntza.
Lehen fasean, AKTIBATU izenekoan, formazioa jasoko dute, apirilaren 15era bitarte, Lehiberri Zentroan (Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00). 50 orduko prestakuntza teoriko-praktikoan, konpetentzia pertsonal eta emozionalak (autonomia, motibazioa, erantzukizuna, espektatiben kudeaketa…) lanbide-konpetentziak (komunikazioa, gatazken kudeaketa, erabakiak hartzea, plangintza…) eta lan merkatuan kokatzeko konpetentziak (automarketina, ekintza plana, elkarrizketetarako prestakuntza…) jorratuko dituzte. Horrez gain, taldeka ere jardungo dute enpleguaz beste 30 orduz, coach batek gidatuta. Lehen fasea amaitzeko, bost orduko jarraipen pertsonala egingo zaio bakoitzari.
Hilabete iraungo duen lehen fasea amaituta, bigarrenari ekingo zaio. KOKATU fasean, praktikak egingo dituzte, Tolosaldeko enpresa batean, norberaren profilera egokitutako lanpostuetan, lan esperientzia hartzeko eta lan aukerak sustatzeko.
LEHIBERRI ESKOLA
Enpresen kudeaketa hobetzeko 9 ikastaro, urte bukaerara arte
Enpresen Sailak Lehiberri Eskola kudeaketa eskola antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean.
2021eko programak doako bederatzi ikastaro barnebiltzen ditu, eta presentzialki eskainiko dira –osasun eta edukiera neurri guztiak hartuta– Lehiberri Zentroan. Aurtengo edizioa martxoaren 11n hasiko da eta hilabete bakoitzean hitzordu bana izango da urtea amaitu arte, abuztuan izan ezik.
Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.
Neuromarketina: bezeroen emozio eta sentimenduak nola konektatu
Martxoak 11, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Garcia
Team building, nola sortu talde eraginkorrak
Apirilak 22, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Moreno
Maiatzak 13, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cayetana Arri
Adimen emozionala harreman interpertsonalak hobetzeko
Ekaninak 3, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Ana Muro
Nola atera etekina bezeroekin izandako elkarrizketei
Uztailak 1, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Moreno
Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta balio erantsia
Irailak 23, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cayetana Arri
Urriak 14, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Javier Garcia
Denboraren kudeaketa eraginkorra
Azaroak 11, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Ana Muro
Finantzetan adituak ez diren zuzendarientzako finantzaketa
Abenduak 2, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa
Hizlaria: Cristina Elola
Martxoan beste lau ikastaro
Honakoak dira martxoan izango diren gainerako ikastaroak:
Martxoak 17 - Ekainak 16.
Asteazkenero, 13:00-15:00, Lehiberri Zentroa
Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean, enpresei begirako Ahozko Ingelesa lantzeko ikastaroa izango da, B2-C1 maila artekoa. Prezioak: Lehiberri Forora atxikitutako enpresentzat 100€, gainerakoentzat 300€.
Lana aurkitzeko erremintak (1)
Martxoak 17, asteazkena
09:00-12:00, Lehiberri Zentroa
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.
Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuak
Martxoak 24, asteazkena
09:00-14:00, Lehiberri Zentroa
Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakontzeko aukera emango da eta aldi berean, testuinguru honetan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko dira.
Lana aurkitzeko erremintak (2)* Aurreko saioaren berdina
Martxoak 24 asteazkena
09:00-12:00, Lehiberri Zentroa
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.