Berriak
2021·04·15
Tolosaldea Garatzenek arlo ezberdinekin loturiko jarduerak eskainiko ditu apirilaren 19tik 23rako astean. Turismo, aniztasun ekintzailetza eta enpresa sailekin loturiko jarduerak izango dira. Bakoitzari buruzko zertzelada batzuk dituzue jarraian eta loturetan klik eginda informazio zabalagoa eta izena emateko aukera aurkituko duzue.
Apirilak 19 - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoko Plan Estrategikoaren aurkezpen ekitaldia [Turismo Saila]
Aldundiak bere estrategia aurkeztuko du jendaurrean, eta turismo sektoreko eragile eta erakundeak daude gonbidatuta. Itxiera perimetralaren eta azken neurrien ondorioz data eta formatu aldaketa izan da: azkenean, astelehenean egingo da, online.
Apirilak 21 - Mugak: joan ziren emakumeak, iristen diren emakumeak. [Aniztasun Saila]
Tolosako Jabetze Eskolaren barruko bi eguneko ikastaroa da. Euskal emakumeek gerra zibilean eta frankismoan izan zituzten erbesteratze-prozesuak jorratuko ditu.
Apirilak 21 - Begirada Sozialarekin ekiten: Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu [Ekintzailetza Saila]
Negozioa bide jasangarritik emateko Ekonomia Sozial eta Solidarioan Ekiteko Eskuliburua aurkeztuko da tailerrean, Mugarik Gabeko Ekonomialariak elkarteak eta Tolosaldea Garatzenek antolatuta.
Apirilak 22 - Team Building, nola sortu talde eraginkorrak. [Enpresa Saila]
Talde lana hobetzeko, taldeak koordinatzeko eta gaitasun sozio-ekonomikoak garatzeko jarraibideak emango ditu ikastaroak. Lehiberri Eskolaren barruko ikastaroa da.
Bestalde, 23an, Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren lan batzuk ikusteko aukera izango da Anoetan.