Berriak

Atzealdea Tolosaldea Garatzenek kontratazioetarako laguntzak emango dizkie enpresei

Enplegunea egitasmoan parte hartu nahi dutenek urriaren 21era bitartean izango dute eskaerak egiteko epea

2022·09·30


 

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak eskualdera bideratutako kontratazioetarako diru-laguntzak kudeatzen ditu. Eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea da helburua, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko. Guztira 33 lanposturako diru-laguntza izango da. Hauek dira xehetasunak:

Diru-laguntzaren ezaugarriak
-Gehienez 8.800€ko diru-laguntza.
-Kontratu mugagabea egin beharko da.
-Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a.
-Eskualdean erroldatutako langileen kontratazioa.
Enpresentzako baldintzak
-Eskaera egiteko azken eguna: 2022ko urriaren 21a, 15:00ak arte.
-Egoitza eta lan eremua eskualdean.
-Formazioko eta praktiketako kontraturik ez da onartuko.
-Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin, kontratatu beharreko pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresan dagoen batez besteko plantilla osoaren gainean.
Kontratuaren baldintzak
-Kontratu mugagabeak onartuko dira bakarrik.
-Lanaldi osoko kontratua.
-2022ko maiatzaren 21etik abenduaren 31ra bitarte sinatutako kontratuak lagunduko dira bakarrik.

Informazio gehiago edota izena emateko: lan3@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 Luz. 2.