Berriak
Atzealdea Tolosaldea Garatzenek alor ezberdinekin loturiko sei ikastaro eskainiko ditu maiatzean zehar
2021·05·05
Tolosaldea Garatzenek sei ikastaro eskainiko ditu maiatzean zehar. Hilaren 8an hasi eta 27ra bitartean luzatuko diren ikastaro horiek guztiak Tolosako Lehiberri zentroan eskainiko dira goizeko ordutegian. Azpian duzue zerrenda eta ikastaro bakoitzari buruzko informazio xeheagoa kontsultatzeko eta izena emateko, izenburu bakoitzean klik egin dezakezue.
Nola homologatu nire ikasketak
Maiatzak 8, larunbata.
17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxea
Atzerrian burututako Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailako ikasketen homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango dira. Tolosako Jabetze Eskolaren testuinguruan antolatutako ikastaroa da.
Maiatzak 13, osteguna
09:00-13:00, Lehiberri Zentroa
Kanban metodoa eta enpresan izan ditzakeen aplikazioak ezagutuko dira. Kanban lanaren aurrerapena kontrolatzeko eta zereginak kudeatzeko erabiltzen den metodoa da.
Lana aurkitzeko erremintak (1)
Maiatzak 20, osteguna
09:00-12:00, Lehiberri Zentroa
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.
Nola sortu eta kudeatu e-commerce enpresa bat
Maiatzak 26-27, asteazkena eta osteguna
09:30-13:30, Lehiberri Zentroa
Bi eguneko ikastaroa izango da. Metodologia teoriko praktikoa landuko da, e-commerce enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko gakoak ezagutzeko: CMSak, ordainketak, bidalketak, eskaeren kudeaketa, online marketina, e-commerce ereduak, plataformak…
Lana aurkitzeko erremintak (2)
Maiatzak 27, osteguna
09:00-12:00, Lehiberri Zentroa
Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.
Aurrera egiten duten talde motibatuak eta konektatuak lortu
Maiatzak 27, osteguna
09:00-13:00, Lehiberri Zentroa
Coaching eta Mindfulness teknikak aplikatzen ikasteko tailerra. Tresna praktikoak aplikatuko diru, taldean, zereginean eta pertsonengan presentzia mentala izateko. Norberaren eta besteen emozioen eragina, segurtasuna, entzuteko ohitura, pertsona eta emaitzen kohesioa edo erantzukizuna sortzea, jorratuko dira, besteak beste.