Berriak

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak ate irekien jardunaldiak egingo ditu maiatzaren 11an, 12an eta 13an

Online zein modu presentzialean egingo dira eta ikastetxearen webgunean edo telefonoz eman behar da izena

2021·05·06


Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak ate irekien jardunaldiak egingo ditu maiatzaren 11n, 12an eta 13an. Hiru egun horietan ikastetxeak 2021-2022 ikasturteari begira duen eskaintza ezagutu ahal izango da. Erdi zein Goi mailetako zikloak eskaintzen dira. Online zein presentzialak izango diren ate irekien jardunaldi horietan parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Ikastetxearen webgunearen bidez egin daiteke eta baita telefonoz ere, 943 65 11 47 zenbakira deituta. Albisteko irudian duzue ordutegi zehatza.