Berriak
Atzealdea Tolosaldea LH Institutuak prestakuntza digitala eskainiko du urrian eta azaroan
2023·10·13
Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutua egungo gizarterako baliagarria den prestakuntza digitala eskaintzen ari da urrian eta azaroan. 55 urtetik gorako pertsonak eta kualifikazio maila baxua dutenei zuzendua da eta genero arrakalari ete garrantzia berezia eskaintzen zaio.
BakQ zirutagaria zer den eta nola lortu, Udalekin eta gizarte segurantzarekin harremanak nola kudeatu, Osakidetzako plataforma digitala nola erabili… Horrez gain, Googleren hainbat tresna erabiltzen ere erakutsiko da.
Tolosaldea LH Institutuak Tolosako Santa Luzia auzoan duen eraikinean eskainiko dira saioak, urrian eta azaroan, astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako edo izena emateko 633 16 28 76 telefonora deitu daiteke edo peru.arrondo@tolosaldealh.eus helbidera idatzi daiteke.