Berriak

Tolosaldea Sahararekin elkarteak diru bilketa bat egingo du urteroko elikagai eta produktu bilketa ordezkatzeko

Diru horrekin, hemendik bidaltzen diren produktuak Aljerian bertan erosi ahal izatea ahalbidetu nahi da

2021·03·10


Tolosaldea Sahararekin elkarteak saharar herriari laguntza eskaintzen jarraitu ahal izateko bide berriak jorratzen jarraitzen du. Pandemiaren aurretik elikagai eta produktu ezberdinen bilketa bat egiten zen urteko lehen hilabeteetan. Bada, Espainiaren eta Aljeriaren arteko muga fisikoak itxita daudenez, oso zaila da elikagai eta produktuak behar dituztenei helaraztea.

Horren aurrean, elkarteak diru bilketa bat jarri du martxan, hemendik bidali ezin diren elikagaiak eta produktuak bertan erosi ahal izateko. Erreferentzia modura, hemendik bidaltzen diren elikagaiek eta beste materialek Aljerian dituzten prezioen berri eman du elkarteak:

-Arroza: 0,84€

-Azukrea: 0,75 €

-Pasta: 0,88€

-Atuna eta sardinak oliotan (3 lata): 3,63€

-Dilistak: 1,36€

-Garbantzuak:(1,89€

-Babarrunak: 1,69€

-Olioa: 1,08€

-Konpresak: 0,70€

-Eskolako materiala (arkatza, goma, zorroztekoa, boligrafoa eta koadernoa): 0,93€

Dirua biltzeko bi modu daude herritarren eskura. Batetik, Kutxabankeko 2095 5081 93 1062503346 kontura transferentzia bat egin eta bestetik, BIZUM bidez, “Eman” aukera sakatu eta Tolosaldea Sahararekin elkartea bilatu.