Berriak
Atzealdea
Tolosaldea Sahararekin elkarteak material bilketa bat egingo du uztailaren 21ean Alegiako plazan
Maskarilak, hidrogelak, eskularruak, pardelak eta ikas materiala bilduko dute Saharara bidaltzeko
2020·07·17
Bizi dugun osasun krisialdia dela eta, Saharako haurrak udan Euskal Herrira etortzea ahalbidetzen duen Oporrak Bakean programa ezin izan da gauzatu aurten. Horren aurrean, Tolosaldea Sahararekin elkarteak bultzatuta, produktu ezberdinak biltzeko Karabana Solidario egingo da eskualdean datozen egunetan. Alegiara uztailaren 21ean, asteartea, iritsiko da karabana hori eta 17:00etatik 19:00etara bitartean ondoko produktuak bilduko dira plazan.
-Maskarilak, hidrogelak eta eskularruak.
-Haur zein adinekoentzako pardelak.
-Ikas-materiala.
Udalak herritarrak ekimen honetan parte hartzera eta ahal duten neurrian laguntzera animatu nahi ditu, Saharan uda oso gogorra izaten delako eta denetariko laguntza beharko dutelako.