Berriak

Atzealdea Tolosaldean datorren astean egingo diren bi jardueren berri eman du Andragorak

Asteartean tailer bat egingo da Tolosan eta ostiralean filme bat eskainiko da Alkizan

2026·05·29


Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, Andragorak, datorren astean eskualdean egingo diren bi ekitaldiren berri eman du.Batetik, ekainak 2, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Tolosako Andragoran ‘Eta zure zaintza?’ izenpean tailerra izango da Pilar Legarra Kortajarenarekin, Oneka, Emakume Pentsionisten Plataformak antolatuta. Saioa emakumeei zuzendua izango da, eta zaintzaren inguruan hausnartu ahal izateko tartea eskainiko da.

Bestetik, ekainak 5, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Alkizako udaletxeko ganbaran, aurtengo zinema ibiltariko azken saioa osatuko da. Bertan, Júlia de Paz Solvas zuzendariaren “Alaba ona” filma proiektatuko da, eta ondoren solasaldia egongo da.