Berriak
Atzealdea Tolosaldean euskara ikasi nahi dutenek zabalik dute matrikulazio epea irailaren 17ra bitartean
2025·09·01

Zabaldu berri da 2025-2026 ikasturteari begirako Tolosaldeko alfabetatze-euskalduntze eskaintza. Eskualdean euskara ikasteko aukera ematen duten euskaltegiek eskaintzen dituzten aukerak biltzen dituen gida argitaratu da eta hastapen, oinarrizko, erdi eta goi mailei dagokien eskaintza jasotzen da bertan.
Alegiari dagokionean, bi mailetan eskainiko dira klaseak:
-Hastapen maila: astelehena eta asteazkena, 18:00etatik 20:30era.
-Oinarrizko maila: asteartea eta osteguna, 18:00etatik 20:30era (A1-A2).
Euskara ikasteak seme-alabei laguntzeko aukera ematen du, kalean erabili ahal izatea eta jendearekin harremanak izatea ahalbidetzen du, hizkuntza horretan diharduten komunikabideak kontsumitzeko aukera eskaintzen du eta lan bilaketan zein tituluren bat eskuratzeko prozesuan ere lagungarri da.
Matrikulazio epea zabalik dago eta irailaren 17a izango da azken eguna. Ikastaro hauetan parte hartzen dutenek diru-laguntzak jaso ditzakete eta horren inguruko informazioa udaletxean eskuratu daiteke.
Bide batez, eskaintza osoa biltzen duen gida kontsultatu daiteke lotura honetan.