Berriak

Atzealdea Tolosaldean euskara ikasi nahi dutenek zabalik dute matrikulazio epea irailaren 20ra bitartean

Alegian hastapen, oinarrizko eta erdi mailako klaseak eskainiko dira eta parte hartzaileek diru laguntzak izango dituzte

2024·09·04


Zabaldu berri da 2024-2025 ikasturteari begirako Tolosaldeko alfabetatze-euskalduntze eskaintza. Eskualdean euskara ikasteko aukera ematen duten euskaltegiek eskaintzen dituzten aukerak biltzen dituen gida argitaratu da eta hastapen, oinarrizko, erdi eta goi mailei dagokien eskaintza jasotzen da bertan.

Alegiari dagokionean, hiru mailetan eskainiko dira klaseak:

-Hastapen maila: astelehena eta asteazkena, 18:00etatik 20:30era.

-Oinarrizko maila: astelehena eta asteazkena, 18:00etatik 20:30era (A2).

-Erdi maila: asteartea eta osteguna, 18:00etatik 20:30era (B1).

Euskara ikasteak seme-alabei laguntzeko aukera ematen du, kalean erabili ahal izatea eta jendearekin harremanak izatea ahalbidetzen du, hizkuntza horretan diharduten komunikabideak kontsumitzeko aukera eskaintzen du eta lan bilaketan zein tituluren bat eskuratzeko prozesuan ere lagungarri da.

Matrikulazio epea zabalik dago eta irailaren 20a izango da azken eguna. Ikastaro hauetan parte hartzen dutenek diru-laguntzak jaso ditzakete eta horren inguruko informazioa udaletxean eskuratu daiteke.

Bide batez, eskaintza osoa biltzen duen gida kontsultatu daiteke lotura honetan.