Berriak

Atzealdea Tolosaldeko AEK-k ekainaren 30ean itxiko du 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazioa

AEKren webgunean edo edozein euskaltegitan egin daiteke aurrematrikula

2026·05·25


Tolosaldeko AEK-k zabalik du 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea. Apirilean zabaldu zen eta ekainaren 30a izango da azken eguna. Aurrematrikula orain egiten dutenek ikasturte honetako prezio bera izango dute, ordainketa modu malguagoan egiteko aukera eta taldea aukeratzerako garaian lehentasuna. AEKren webgunean edo edozein euskaltegitan egin daiteke.