Berriak

Atzealdea Tolosaldeko enpresen gida argitaratu du Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailak

Datozen egunotan enpresaz enpresa banatuko dute ale fisikoa, eta bertsio digitala edonork deskargatu ahal izango du garapen agentziaren webgunetik

2022·07·18


53 industriagune eta 600 enpresa baino gehiago ditu Tolosaldeak. Ez dira nolanahiko datuak, eskualdeak ehun sendoa duela erakusten dutenak baizik. Guztien arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea da erronketako bat, eta helburu horrekin eguneratu du, Tolosaldea Garatzenek, Enpresa Gida.

Enpresen informazio orokorra eta kontakturako datuak biltzen ditu gidak: telefonoa, emaila, webgunea, kokalekua, langile kopurua… Informazioa udalerrien, sektorearen eta jarduera motaren arabera sailkatuta dago, bilaketa errazteko. Eskualdeko industriagune guztien planoa ere txertatu da dokumentuan.

Gida enpresa eta udal guztietara banatuko dute datozen egunotan, eta bertsio digitala www.tolosaldeagaratzen.eus webgunetik deskargatu ahal izango du interesa duen edonork.