Berriak
Atzealdea Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren gizarteratze ekitaldia egin da gaur Alegiako udaletxean
2019·03·28
Eskualdeko euskalgintzaren gobernantza eredu berria garatu behar duen Tolosaldeko Euskararen Mahaiak gizarteratze ekitaldia egin du gaur eguerdian Alegiako udaletxeko pleno aretoan. Eskualdeko 42 Udal, elkarte eta bestelako entitateren sostengua jaso du ekitaldi horretan Mahaiak eta hainbat konpromiso berretsi dituzte gizartearen aurrean.
Udalek euskararen etorkizuna bermatzeko jarduerak sustatu eta antolatzeko erantzukizuna duten aldetik, hori berretsi dute. Tolosaldeko Euskararen Mahaia eratzeko eta indartzeko konpromisoarekin bat egin dute, eskualde ikuspegiko hizkuntza plangintza diseinatu eta aitzineratzeko euskalgintza instituzionalaren eta sozialaren bilgunea dena. Mahaiaren misioa eskualdean euskara indarberritzea eta erabilera normalizatzea. Horrekin batera, helburu estrategiko ugari ditu eta horiekin guztiekin ere bat egin dute atxikimendua azaldu duten erakunde, zentro eta eragile guztiek. Proiektua egikaritzeko beharrezkoa den lan taldeetan parte hartzeko konpromisoa hartzen da eta baita ekimen zehatzak ekonomikoki sostengatuz ere. Azkenik, hartutako konpromisoek ez dute murrizketarik edo kalterik eragin behar erakundeen autonomian eta egitekoetan.