Berriak

Tolosaldeko IKT astea ospatuko da urriaren 19tik 23ra

Saio guztiak doakoak dira eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena emailez edo telefonoz

2020·10·15


Tolosaldea Garatzenek antolatuta, Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea ospatuko da urriaren 19tik 23ra. Bost egunetan zehar ikastaro ezberdinak eskainiko dira. Batzuk telematikoki eta beste batzuk modu presentzialean, Billabonako KZ Gunean eta Lehiberri zentroan. Saioetan parte hartu nahi dutenek emailez edo telefonoz eman behar dute aurrez izena, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita edo 943 65 45 01 telefonora deituta. Saio guztiak doakoak izango dira.

Goizeko saioetan webguneen errentagarritasuna, businees inteligence, produktibitatea, zibersegurtasuna eta marketing digitala bezalako gaiak landuko dira. Saio hauek online izango dira. Enpresa munduari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik dauden parte hartu nahi duten guztientzat.

Eguerdiko saioetan ‘Internet komertzio txikiaren eskura' gaia landuko da. Modu presentzialean emango da Villabonako KZ gunean. Merkataritzari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik irekia izan nahi duen ororentzat.

Eta arratsaldeetan, erreserba eta aforoen kudeaketa, sare sozialak eta Blogger-en kudeaketa, marketing digitala COVID garaian eta QR kodeen erabilera bezalako gaiak landuko dira. Hauek talde txikitan modu presentzialean emango dira Lehiberri zentroan.  Turismo eta ostalaritzari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik dauden parte hartu nahi duten guztientzat.

Programa osoa azpiko loturan kontsultatu daiteke.

PDF
0,7 MB
15·10·2020 Informazioa
Tolosaldea Garatzenek antolatuta, urriaren 19tik 23ra Tolosaldeko IKT astea ospatuko da. Ikastaro guztiei buruzko informazioa duzue hemen.