Berriak

Atzealdea Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen inguruko eskuorri bat banatuko du etxez etxe

Bertako edukien inguruko hausnarketa egiteko irailean bilera ireki baterako deialdia egingo die Udalak herritarrei

2026·06·17


Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen inguruko eskuorri bat banatuko du herriko etxe guztietan datozen egunetan. Bertan hondakin ezberdinak nola sailkatu behar direnaren inguruko informazioa jasotzen da beste hainbat edukiren artean eta Alegiako datuak ere ageri dira. Herri modura hondakinen kudeaketa nolakoa den islatzen duten datuak dira eta Udalak herritarrak datu horien inguruko hausnarketa egitera animatu nahi ditu.

Legealdi osoan zehar Udalaren erronka nagusietako bat izan da hondakinen kudeaketarena eta orain kaleratu diren datu horiek kontuan izanda eta orokorrean, hondakinen kudeaketaz aritzeko, bilera ireki baterako deialdia egingo da irailean. Herritar guztiak bertara gonbidatuta egongo dira eta iraila hasieran emango da bilera horren data zehatzari buruzko informazioa.

Bitartean, lotura honetan ere eskuratu daiteke eskuorria.