Berriak
Atzealdea Tolosaldeko Mankomunitateak martxan izango ditu Garbigunea eta traste zaharrak biltzeko zerbitzua maiatzaren 11tik aurrera
2020·05·07
COVID-19aren krisialdiagatik hainbat astez itxita egon ostean, Tolosaldeko Mankomunitateak Tolosako Garbigunea eta traste zaharren bilketa zerbitzua berrabiaraziko ditu datorren astelehenean, maiatzak 11. Garbigunea partikularrentzat ere zabalik egongo da ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era eta larunbatetan 9:00etatik 13:30era.
Traste zaharren bilketa zerbitzua berriz hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren ostegunetan eskainiko da. Herrian puntu zehatz batzuk daude hondakin horiek uzteko. Zerbait atera behar duenak aurrez 943 67 62 16 telefono zenbakira deitu behar du eta aipatu egunetan atera beharko du bere etxetik gertuen duen puntura, 20:00etatik aurrera.