Berriak
Atzealdea Txakurrak lotuta eramatea derrigorrezkoa dela gogorarazten du Udalak
2026·09·24

Azkenaldian zenbait jokabide oker atzeman dira hainbat txakur jaberen aldetik. Espazio publikoan txakurrak lotu gabe eramatea izan da horietako bat, espazio publiko horretan zeuden beste herritar batzuengan deserosotasuna eta eragozpenak sortuz.
Bada, Eusko Legebiltzarrak onarturiko etxeko animaliak babesteari buruzko 9/2022 Legeak, bere laugarren artikuluan ondokoa zehazten du hitzez hitz: ‘Txakurren kasuan, hiriko bide eta espazio publikoetan, bai eta higiezin kolektiboen zati komunetan ere, animaliaren ezaugarrietara egokitutako uhalez lotuta egongo dira, gehienez ere bi metroko luzerarekin’.
Horrenbestean, jokabide desegokiak dituzten txakur jabeei espazio publikoan dabiltzan beste erabiltzaileak errespetatzeko eskatzen zaie, legea betetzearekin batera. Ildo beretik, txakur kakak jasotzeko derrigortasuna ere gogorarazi nahi da.